Nafarroa Etorbidea Tolosa

Izena Nafarroa Etorbidea Tolosa

Urtea 2019

Azalera 78 m2

Egoera Eraikia

Tolosan kokatua dagoen etxebizitza honen helburu nagusia eguneko espazioak bateratzea eta ahalik eta argitasun gehien lortzea izan zen. Horrela, etxebizitza bere zeharkako norabide guztian irekitzea erabaki zen; sarrera, egongela eta sukaldea alderik alde lotuz. Hauekiko paralelo, bi logelak. Bere horretan mantendu ziren, beraien artean sortzen zen tartea komunari emanez.

Egun, etxebizitzak duen argitasuna nabarmena da; hau areagotzen, erabilitako barne argiztapen egokiak, kolore eta material neutroek laguntzen dutelarik.